Maria Kristina Borboikoa
Maria Kristina Borboikoa Palermon, Sizilia, jaio zen 1806an eta Sainte-Adresse-n hil 1878an. Espainiako erregina (1829 - 1833) eta erregeorde (1833 - 1840). Bi-Sizilietako Frantzisko I.aren alaba.
Fernando VII.aren laugarren emaztea izan zen (1829) eta hura hil zenean (1833) bere alaba Isabel II.aren ordez agindu zuen (1833 - 1840). Alargundutako urte berean ezkondu zen Fernando Muņozekin eta Isabel alabaren eskubideak defendatzeko Lehen Karlistadari aurre egin behar izan zion (1833 - 1839). Parisera atzerriratu behar izan zuen (1840) eta Esparteroren erregeordetza ezarri zen (1840 - 1843); baina Isabel II.a erregetu zutenean (1843) itzuli egin zen. 1854eko iraultzaren ondoren, Madrilen zuen jauregia suntsitu zutela-eta Frantzian gorde zen betiko.
Loturak: Gaspar Jauregi; Sarsfield, Pedro;
Iturria: Elhuyar/ Lur