<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Esparteroren erregeordetza
Erregimen liberalaren barruan, Maria Kristinaren erregeordetzaren ondoren eta Isabel II.a erregina bilakatu bitartean (1840 - 1843) Espartero jeneralak izan zuen hiru urtekoa. Euskal Herriko Foru Aldundiek, Maria Kristina erregeorde ohiaren aldeko jarrera azaldu zuten. Esparteroren erregeordetza erabakigarria izan zen Hego Euskal Herriko politikarako. Madrilgo parlamentuan foruei buruzko eztabaidak nagusi ziren bitartean, Espartero agintetik kendu eta Maria Kristina erregeordetzan berrezartzeko, foruzaleek, karlistek, euskal politikariek eta isabeldarrek iraultza prestatu zuten Gasteizen. Euskaldunei foruak berrezartzea eta behin-behineko gobernua aginduz euskaldunen laguntza lortu zuten. Esparterok altxamendua kontrolatu bazuen ere, 1843ko armada-errebolta ez zuen onartu eta Espainiatik ihes egin behar izan zuen, Isabel II.aren agintaldiari hasiera eman zitzaion.
Iturria: Harluxet