Giron, Pedro Agustin
Pedro Agustin Giron Donostian jaio zen 1788an eta Madrilen hil 1842an, Frantzisko Gironen aita. Napoleonen kontrako Espainiaren Independentzia gerran eta beste zenbait gudutan borrokatu ondoren, Fernando VII.a erregetu zenean erretiratu egin zen. Gobernu liberaleko gerra-ministroa (1820) eta Isabel II.aren erregeordetza-kontseiluko kidea izan zen (1833). Ahumadako duke izendatu zuten. Nepotismoa leporatu zioten eta Bordelera joan behar izan zuen. Ondoren Madrilen finkatu eta idazteari ekin zion. Bere seme Frantziskok Guardia Civil polizia taldea sortu zuen.
Iturria: Harluxet