Serrano y Dominguez, Francisco (Torreko duke)
Francisco Serrano Dominguez Cadizen jaio zen 1810ean eta Madrilen hil zen 1885ean. Lehenengo Gerra Karlistan liberalen artean nabarmendu zen (1833 - 1840). 1854an parte hartu zuen O´Donell jeneralaren estatu kolpean eta 1867an Alderdi Liberaleko buru egin zuten. Batasun Liberaleko buru zelarik, Prim i Prats eta Topet-erekin batera, Isabel II.a agintetik bota zuen 1868 iraultza zuzendu zuen eta erresumako erregeorde izan zen (1869 - 1871). Amadeo I.a Saboiakoren gobernuburu izan zen (1871 - 1872) eta Bigarren Gerra Karlistari amaiera eman zion. Pavíaren estatu-kolpearen ondoren (1874) eta Alfontso XII.a ezarri bitartean, urte berean, botere exekutiboko lehendakari izan zen.
Loturak: Eusebio Kalonje; Zornotzako ituna;
Iturria: Elhuyar/ Lur