Amadeo Saboiakoa edo Amadeo I.a
Amadeo Saboiakoa Turinen jaio zen 1845eko maiatzaren 30ean eta Turinen bertan hil 1890eko urtarrilaren 18an. Aostako duke eta Espainiako errege izan zen (1870 - 1873). Italiako Bictor Manuel II. eta Austriako Maria Adelaidaren semea.
1870eko azaroaren 16an Espainiako gorteek errege izendatu zuten eta Serrano jenerala gobernuburu izan zen; baina, bi urte eta hiru hilabeteko erregealdi istilutsuaren ondoren, alderdi gehienak bere aurka zituen. 1873ko otsailaren 11n abdikatu eta Italiara itzuli behar izan zuen. Pavíak estatu kolpea eman zuen 1874an.
Loturak: Paskual Madoz;
Iturria: Elhuyar/ Lur Entziklopedia