Pavía eta Lacy, Manuel
Manuel Pavía Granadan jaio zen 1814an eta Madrilen hil 1896an.
Lehen Gerra Karlistan moderatuen alde parte hartu zuen, eta Novaliches-ko markes eta mariskal tituluak jaso zituen. O´Donell-en matxinadak huts egin zuenean (1841) Frantziara erbesteratu zen. Esparteroren aurka borrokatu zen; Narvaez aginpidera iritsi zenean (1844) Bartzelonako matxinada eta Nafarroako karlistak menderatu zituen. Nafarroako kapitain-jeneral izan zen (1844 - 1846); armadako ministro (1847), Sotomayorren agintaldian eta Filipinetako kapitain-jeneral (1854). 1868ko iraultzan Isabel II.aren tropetako buru izan zen; alabaina, Serrano jeneralak Alcoleako batailan garaitu zuen. Gerra galdu eta bigarrenez erbesteratu zen, zauriturik, Amadeo I.a errege egin zutenean hain zuzen ere. 1874ko estatu-kolpeak Lehen Errepublikari amaiera eman zion.
Iturria: Elhuyar/ Lur