Kalonje, Eusebio
Eusebio Kalonje Gasteizen jaio zen 1814an eta Madrilen hil 1874an. Lehen Gerra Karlistan, arazo politikoak zirela-eta Frantziara atzerriratu zen (1841), baina itzuli eta diputatua izan zen (1845 - 1847). Katalunian Serrano jeneralaren laguntzailea izan zen; karlisten kontra borrokatu eta Madrilgo altxamendua zapaltzen lagundu zuen (1848). Senadore (1863) eta Senatuko lehendakariordea izan zen (1867). Behin-behineko Gobernuan Senatuko lehendakari izendatu zuen bere burua; hori zela eta, armadatik egotzi egin zuten, baina konstituzioa zin egin ondoren berronartu egin zuten (1873).
Iturria: Harluxet