Prim i Prats, Joan
Joan Prim Reusen jaio zen 1814an eta Madrilen hil 1870ean. Alderdi Progresistaren diputatu (1841) eta Esparteroren aurkakoa izan zen. Puerto Rico-n kapitain jeneral izendatu zuten (1847), Marokoko kanpainetan nabarmendu zen (1859 -60) eta Mexikoko gerran espedizio espainoleko buru zelarik, porrot egin zuen (1862).
Isabel II.a tronutik bota zuen 1868ko iraultzako buruetako bat izan zen. 1869an, gobernuburu zelarik, Amadeo I.a Saboikoa Espainiako erregea izatea lortu zuen. Atentatuan hil zuten.
Iturria: Elhuyar