O´Donell eta Joris, Leopoldo
Leopoldo O´Donell Tenerifeko Santa Cruz-en jaio zen 1809an eta Miarritzen hil 1867an. Luzenako konde eta Tetuango duke izan zen.
Lehen Gerra Karlistan isabeldarren alde parte hartu zuen. Foruak aldatzen zituen Lege paktua atera zen (1841); O´Donell jenerala Esparteroren aurka altxatu zen Iruņean eta foruak itzultzea eskatu; baina Nafarroak autonomia administratiboaren aldetik zerbait salbatzea besterik ez zuen lortu eta berak Frantziara atzerriratu egin behar izan zuen. Batasun Liberala alderdi politikoa sortu zuen.
Esparterok agintea utzi ondoren (1844), Kubako kapitain jeneral izendatu zuten. Espainiara itzuli eta gobernu progresista ezarri zuen matxinada gidatu (1854) eta armadarako ministro eta gobernuko lehendakari izan zen (1856; 1858-63; 1865-66). Marokora espedizio bat gidatu eta Tetuan hartu zuen (Uad Ras, 1860).
Loturak: Iruņeako setioa; Gasteizko bataila; Nikasio Landa: Claudio Luzuriaga;
Iturria: Elhuyar