<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Guardia   

 

Guardiako (lehen Biasteri) jatorrizko gazteluaren sortzailea Antso II.a Gartzes Abarka izan omen zen (970 - 994). X - XII. mendean, berriz, hiri garrantzitsua izan zen. Guardian ezkondu ziren Gaztelako Antso III.a eta Nafarroako Blanka. 1165ean Nafarroako Antso VI.a Jakitunak eman zizkion Hiri-Gutuna eta Foruak (1164). Hortik aurrera Guardia hazi eta hedatzen hasi zen eta, horri aurre egin ahal izateko Fernando IV.ak hainbat eskubide erabiltzeko baimena eman zion merkataritza eta garapen ekonomia errazteko.

1351ean, Nafarroako erresuma eta Gaztelarren artean gerra ugari izan zirenean Guardiak nafarra izateko nahia erakutsi zuen. Hala ere, urte batzuk geroago Nafarroako Karlos II.ak Gaztelako Enrike II.aren esku utzi zuen Guardia herria (1367). Gaztelako Joan I.ak, ordea, berriro itzuli egin zion (1386).

Fernando Inkisiziokoaren agintaldian Biasteri Gaztelaren menpe geratu (1486) eta Arabari lotu zion, biztanleek hori denbora jakin baterako bakarrik onartu izan. Napoleonen aurkako gerran borroka latzak gertatu ziren Biasteri inguran, frantsesen Zurbano, Lezeta "dos Pelos", eta Minaren gerrillaren artean. Lehen Karlistadan Arabako III.aren Batailoi Karlistak hiria setiatu bazuen ere, ez zuen hartzeko aukerarik izan (1836). Bigarren Karlistadan, berriz, karlistek bitan hartu zuten hiria beren menpe eta liberalak bietan berreskuratu zuten.

Iturria: Lur

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)