Antso VI.a Jakitunak emandako Hiri-Gutun, Foru, Frankizia eta Pribilejio garrantzitsuenak
Antso VI.a Jakituna Nafarroako errege garrantzitsuenetako bat izan zen. Iruņeko Errege-Jauregia eraiki zuen. "Rex Pampilonensium" titulua alde batera utzi eta "Rex Navarrorum" hitza erabiliko zuen erresuma osoari aipamena egiteko: Iruņea, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Errioxa eta Tutera.
XI. mendetik aurrera Jakue-Bideak garrantzia handia hartu zuen, erromesen ibilbidearen inguruan hiribilduak sortzen hasi baitziren. Bere erregealdian lege idatziak martxan jarri eta herri askori eman zizkien Foruak. Horien artean Durango, Tutera, Donostia... Hemen daude horietako batzuen zerrenda.
1150 - 1182.- Durangoko Forua.
1150 - 1194 artean eman zien Foruak Tutera, Gesa eta Benaza-ri
1150, edo 1181 gutxi gorabehera, Donostiako hiriari eman zion Forua, Bidasoatik (Irun, Hondarribia) Oriaraino eta Arrengatik Aranoko San Martineraino, lur guztiak barne.
1155ean eman zion seguritate gutuna Sarakoitz izeneko leku bati.
1157an Mendaviari, Errioxako mugan, eman zion estatutu juridikoa, Logroņori emandakoaren estraktu bat.
1157an Foru partikularra eman zion Tafallari, eta pribilegio handiak Oliva-ri.
1157an Carta-Puebla baliatuz eman zien Frankizia eta Pribilegioak Albariel eta Espedula-ko herritarrei.
1162an eman zion Forua Arga-ko Mirandari.
1164an Testu batera ekarri eta Lizarrari eman zion "Frankoen" Forua, ospatua eta zabaldua, Donostiakoa edo Gasteizkoa bezain zabala eta ona eta Naiarako eta Jaca-koak baino metodikoagoa.
1164an Fitero-ko Santa María monasterioari Frankizia eta Pribilegioak.
1164an eman zion Forua Biasteri-ri (Laguardia).
1169an eman zion Pribilejioa Aezkoa haranari.
1170an eman zien Tuterako judutarrei Naiarako judutarren Forua; eta "lezda"-ren ordaintzetik salbuetsi.
1172an sortu zuen Zangozan bertan Zangoza-ko Castellon, burguak zeuzkan Foru eta Frankizia berdinak.
1172an eman zion Forua Nafarroako Sonsierrako San Vicenteri Errioxan.
1173an eman zien forua Peraltako biztanleei.
1174an eman zien San Saturnino zaharreko frankoen Forua Iriberri-ko biztanleei.
1176an eman zien Forua Los Arcos-ko biztanle, laborari, infantzoi eta frankoei.
1178an baieztatu eta hobetu zuen 1095ean Logroņori emandako Forua.
1181ean sortu zuen Gasteiz izeneko herrixkan Victoria berria eta Forua eman zion, Logroņoko burguei eman eta hobetutakoa.
1182an eman zien Forua Antoņana eta Bernedori.
1184an eman zien Villabuena-koei Iruņeko San Nikolaseko Forua.
1184an eman zien Foru partikularra Navaskues-koei.
1187an Lizarra eta Estella bi zirenean Antso VI.ak batasunerako prestakuntzak egin zituen eta urte berean San Miguel-eko El Parral-i eman zion Forua.
1188an eman zion Forua Arenal-ari.
1189an Pribilejioak eman eta bizkortu zuen Iruņeko San Saturninoko burguaren San Nikolas-eko populazioa.
1190an D. Muzari eman zion Tuteran Galar-ko Jaurgoaren Segurtasun gutuna.
1191an Iruņeko Forua eman zion Villafranka-ri.
1191an eman zion Santakara-ri Kaparrotsuko Forua.
1192an eman zien Herri-Gutuna Larraun, Leitza, Areso, Erasun, Saldias, Beuntza-Labaien, Gulina-ko Harana, Basaburua, Anitz, Val de Odieta eta zazpi herriei, Leringo Donezteberi eta bere haraneko zortzi herriri, eta Esteibar haranari eta bere herri guztiei.
1193an eman zizkien Foruak Beaunzalarrea; Atez-ko haranaren hamaika herriei eta Baztango Berruetari, Berasoain, Maņeru, La Puebla, Trebiņo, eta beste askori. Larraga-ko eta Artaxonako Herri-Gutunak berriztatu zituen eta Imoz-koaren antzekoak jaso.
Iturria: La Navarra Maritima