Mina Larrea, Martin Xabier
Martin Xabier Mina Otano-n; Elortzibar, jaio zen 1789an eta Penjamo-n, Mexiko, hil zen 1817an. Espoz eta Mina militarraren iloba, "Mozo" eta "Estudiante" izengoitiz ezaguna. Napoleonen kontrako gerran partehartze garrantzitsua izan zuen.
Iruñeko apaizgaitegian hasi zituen ikasketak eta Zaragozakoan jarraitu. Madrilgo 1802ko gertakarien ondoren, Zaragozako beste ikasleekin hasi zen lanean frantsesei aurre egiteko eta Aragoiko armadako ofizialekin jarri zen harremanetan. Areizaga jeneralaren aginduz Nafarroako gerrilla eratu eta sustatu zuen (1809). "El Corso Terrestre" izeneko boluntario taldea sortu eta arrakasta handiko ekintzak burutu zituen: Gares, Lizarra, Arte Ederrak Untzuen. Harizpe mariskalak Mina atxilotzeko agindua eman zuen, baina, mendira ihes egin eta taldea sakabanatu egin zuen. 1810ean, Martin Xabierrek taldea bildu egin zuen berriro eta garaipen sonatuak lortu ondoren (Aibar, Kaparroso eta Izarbeibarren) frantsesek atxilotu egin zuten. Iruñeko ziudadelan egon zen lehenengo, eta ondoren, Frantziako Vinçennes jauregian eduki zuten (1810 - 1814). Aske geratu eta bere osaba Espoz eta Minarekin bat egin zuen (1814) absolutismoaren kontra. Nafarroa askatasunaren eta Cádizko Konstituzioaren alde altxa zedin bultzatu zuen, baina matxinadak porrot egin eta Frantzia, Ingalaterra eta Mexikora erbesteratu behar izan zuen, borroka bertatik antolatu asmoz. Mexicon ere erregearen armadaren kontra borrokatu zen eta 1817an, bataila batean, bizia galdu zuen.
Iturria: Elhuyar/ Lur