Blanka Nafarroakoa

Blanka Nafarroakoa ez dakigu noiz eta non jaio zen eta 1156an hil zen, Nafarroako Gartzia IV.a Ramirez Berrezarlea eta Margarita Perchekoaren alaba eta Antso VI.a Jakitunaren arreba. Gaztelako Alfontso VII.aren seme Antso III.arekin ezkondu eta Gaztelako erregina izan zen (1151 - 1156), baina lehen semeaz, Alfontso VIII.a izango zenaz, erditzean hil zen. Naiarako Santa Maria Errege-elizan ehortzi zuten eta erregina izatera iritsi ez bazen ere, Antso III.ak "Gaztelako erregina" titulua ezarrarazi zuen haren hilobiko lauzan.

Iturria Elhuyar