Joan I.a Gaztelakoa
Joan I.a Gaztelakoa Épila-n jaio 1358an eta Alcalá Henares-koan hil zen 1390an. Gaztelako erregea (1379 - 1390). Enrike II.a Trastamarakoa eta Doña Joana Manuelen seme eta ondorengoa. Aragoiko Pedro I.aren alaba Leonor-ekin ezkondu zen eta alargundu zenean, Portugalgo Beatrizekin (1383).
Frantziako erregearen aliatua izan zen eta Gaztelako itsas armada sendotu zuen Ingalaterraren kontra eta Mendebaldeko Zisma sortu zenean, Joan I.a Gaztelakoa, Klemente VII.aren alde jarri zen (1380). Aragoiko Pedro I.a Ankerraren jarraitzaile asko Portugalen zeuden babestuta eta erresuma hori ere etsai izan zuen. Bere aitaginarreba Portugalgo Fernando I.a hil zenean (1383), horren erresuma anexionatzen saiatu zen, baina Aljubarrotako bataila galdu (1385) eta ez zuen bere asmoa lortu. 1386an, berriz, Lancaster-ko duke ingelesa Gaztelako koroa bereganatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Gerra guzti horien ondorioz Gaztelako ekonomia guztiz ahuldu zen.
Joan I.ak lotu zuen Bizkaiko Jaurerria Gaztelako koroan. Bizkaian, Mungia, Larrabetzu eta Errigoitiko hiriak sortu zituen (1375 - 1376) eta Gipuzkoan Zestoak (1382) eta Urretxuk (1387) hiri izena hartu zuten.
Loturak: Pedro G. Mendozakoa;
Iturria: Elhuyar/ Lur