Antso III.a Gaztelakoa
Gaztelako Antso III. ez dakigu non jaio zen 1133an eta Toledon hil zen 1158an. Gaztelako erregea (1157 - 58), Alfontso VII.aren eta Berengelaren semea; Nafarroako Blankarekin ezkondu zen.
Aita hil zenean Gaztelako koroa jaso zuen eta bere anaia Fernando II.ak Leongoa. Sahagungo ituna sinatu zuen anaiarekin (1158), bi erresumen bereizketa berretsiz horrela. Urte berean (1158) Bartzelonako Ramon Berenger IV.arekin bakea itzartu zuen eta haren menpetasunaren truke Zaragoza, Calatayud, eta aitak konkistatutako beste hainbat hiri itzuli zizkion. Ondorengoa bere seme Alfontso VIII. izan zen.
Loturak: Raimundo Fiterokoa;
Iturria: Elhuyar