<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Hiru urteko Konstituzionala
Cádizko Konstituzioa aldarrikatu ondorengo aldia (1820 - 1823). Tradizionalista edo absolutisten eta liberal edo konstituzionalisten arteko borroka piztu zenekoa. Nafarroa eta Kataluniak ideia berrien kontra gogor jardun zuten eta borroka gogorrak sortu ziren. Hasieran borroka dialektikoa bazen ere, azkenean, gerra piztu zen. Absolutista eta konstituzionalista arteko lehen borroka armatua, kongregazio erlijiosoak desagerrarazi eta ondasunak konfiskatzearen ondorioa izan zen (apirilaren 14an). Angulema-ko dukearen frantziar San Luisen Ehun mila Semeen armadak Fernando VII.a eta berrezarpen absolutista itzularazita bukatu zen (1823).
Loturak: Bitor Luis Gaminde; Joan Jabat; Orbe Elio, Jose Maria; Zaratiegi, Joan Antonio; Zurbano, Martin;
Iturria: Elhuyar