<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Berrezarkuntza absolutista
Espainian Cádizko Konstituzioaren erreformak (1812 - III - 19) ezabatu eta absolutismoa berrezartzeko ahalegina (1814). Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa derogatu eta liberalen buruak kartzelaratzea agindu zuen, horretarako tropen eta herriaren laguntza bazuela ikusita. Konbentzio Gerran eta Napoleonen garaian nabarmendu ziren liberal eta euskal frantziarzaleen kontrako errepresioa gogorra erabili zuen. Errege-dekretu bidez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-erregimena berrezarri egin zuen (1814), baina berehala hasi zen euskal eskubideak murrizten (1815). Espainiako 1820ko Riegoren iraultzak amaiera eman zion berrezarkuntza absolutistari.
Loturak: Hiru urteko konstituzionala;
Iturria: Elhuyar