Orbe Elio, Jose Maria

Jose Maria Orbe Irunen jaio zen 1766an eta Bordelen hil 1850ean. San Martzialgo guduan esku batean zauritu eta besoa galdu egin zuen (1794). Bizkaiko diputatu nagusi hautatu zuten eta, jaurerriko buru zela, Zamakoladari aurre egin eta Nafarroara ihes egin behar izan zuen. Napoleonen armada Hego Euskal Herrira sartu zenean, haren kontra egiteko armak lortu eta batailoi bat eratu zuen; koronel-gradua lortu zuen orduan.

Hirurteko Konstituzionalean epaitu eta espetxeratu egin zuten (1820); Bilbora eta ondoren Cadizera eraman zuten, baina ihes egin zuen. Berrezarkuntza absolutistan itzuli eta Bizkaiko diputatu nagusia izan zen berriro (1823, 1833). Lehen Gerra Karlista piztu zenean Don Karlosen alde azaldu zen eta gerra-ministro izendatu zuten (1837). Bergarako hitzarmena ez zuen onartu eta Frantziara ihes egin zuen; han, karlisten beste altxamendu bat prestatzen saiatu zen.

Loturak: Orbe, Joan Nepomuzeno;