Angulemako dukea, Luis Borboikoa
Luis Borboikoa, Angulemako dukea, Versaillesen jaio zen 1775ean eta Goriziaan, Austria, hil 1844an. Frantziako Karlos X.aren semea eta Frantziako azken dofina. Bere lehengusu Maria Teresa Karlotarekin ezkondu zen (1799).
Bere osaba Luis XVIII.ak teniente jenerala izendatu zuen, baina ez zen gai izan Napoleon I.a geldiarazteko (1815). Espainiako Fernando VII.aren agintea berrezartzeko San Luisen Ehun Mila Semeak gidatu zituen (1823). uztailako 1830eko iraultzaren ondorioz, uko egin behar izan zion erregetzari eta Austriara erbesteratu zen..
Iturria: Harluxet/ Lur