Jabat, Joan
Joan Jabat Otsagabian jaio zen 1762an eta Ozeano Atlantikoan hil 1824an. Militar, diplomatiko eta politikari izan zen. Antilletan hainbat gudutan parte hartu zuen. Konstantinoplan diplomatiko eta Britainia Handian enbaxadore izan zen (1822). Hirurteko Konstituzionalean estatu-idazkari eta gerra-ministroa izan zen. Amerikarako bidaia batean hil zen.
Iturria: Harluxet