Gaminde, Bitor Luis
Bitor Luis Gaminde Bilbon jaio zen 1814an eta ez dakigu noiz hil zen. Politikari eta militarra izan zen. Absolutismoaren aurkakoa zen eta 1820 eta 1823ko Hirurteko konstituzionaleko mugimenduetan esku hartu zuen. Lehenengo Gerrra Karlistan parte hartu eta komandante egin zuten (1835). Gerra amaitutakoan "Vizcaíno Originario" aldizkaria sortu zuen (1841). Esparteroren kontrako altxamendua gertatu zenean, Gaminde Diputazioko idazkaria zen eta moderatuek boterea berreskuratu zutenean atzerrira joan zen (1844). Amnistiari esker itzuli eta Begoñako Udaleko idazkaria izan zen. "Impugnación al proyecto llamado Arreglo de los fueros de las provincias vascongadas" liburua idatzi zuen (1852).
Iturria: Harluxet