<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
San Luisen Ehun Mila Seme
"San Luisen Ehun Mila Seme" Angulemako dukeak gidatutako armada frantsesari emandako izena. Veronako kongresuan erabaki eta Espainia inbaditu egin zuen, Fernando VII.a Espainiakoaren berrezarpen absolutista erregimena ezartzeko asmoz (1823). Bidasoa zeharkatu (1823 - IV - 7), Donostia setiatu eta Getaria hartu zuten. Gipuzkoan haien kontrako milizia-taldeak sortu ziren. San Luisen Ehun Mila Semeen armadaren aldeko talde erregetiarrak ere sortu ziren, Lezamako apaizak sortutakoa kasu. Berrezarkuntza absolutistaren ondoren (1814 - 1820), frantsesen aurrera egitea eragotzi zuten liberalen kontrako errepresioa gogorra izan zen.
Loturak: Xerica, Pablo; >Erro Joan Bautista;
Iturria: Elhuyar