Leovigildo
Leovigildo ez dakigu noiz jaio eta 586ean Toledon hil zen. Toledoko errege bisigodoa (568 - 586). Baskoiak menderatzen saiatu zen. Amaia hartu, bertakoak hil eta herria arpilatu ondoren (571), beste matxinada bat deuseztatu zuen 581ean. Elezahar baten arabera hiri bat sortu zuen garaipen hura ospatzeko: Victoriaco, egungo Gasteizen ondoan.
Jaraunspenezko monarkia ezarriz errege-boterea indartu egin zuen, bere seme Hermenegildo eta Rekaredo oinordeko izendatu zituen. "Eurikoren kodea" berritu eta egokitu zuen kode berria idatziz: Codex Revisus. Arianismoan oinarritutako erlijio-batasuna lortu zuela uste zuenean, bere seme Hermenegildo katolizismora aldatu zen eta altxamendu politiko-erlijiosoa burutu zuen (584). Aitak semea preso hartu eta hiltzeko agindua eman zuen (585).
Loturak: Isidoro Sevillakoa;
Iturria: Elhuyar eta beste/ Lur