Hermenejildo, San

 Hermenejildo non eta noiz jaio zen ez dakigu, eta Tarragonan hil zen 585ean. Printze bisigodoa eta Leovijildo erregearen semea, heziketaz ariotarra. Aitak Betikako agintea eman zion (579); emaztearen eta San Leandroren eraginez katoliko bihurtuta, aitaren aurka jo zuen. Atxilotu eta hil egin zuten.

Iturria: Harluxet