Rekaredo Ia
Rekaredo I.a ez dakigu non eta noiz jaio zen eta Toledon hil 601ean. Hispaniako bisigodoen erregea (586-601), Leovigildoren semea. Arrianismoaren jarraitzailea zen, baina 587an katolizismora aldatu zen, heresiak utzirik, Eliza Katolikoa bilakatu baitzen Hispaniako erresumen batasunaren euskarri ideologikoa eta musulmanen aurkako gerraren aitzakia jainkotiarra. Toledoko III. Kontzilioaren aurrean egin zuen abjurazioa (589).
I: Harluxet