Isidoro Sibiliakoa, San
Sibiliako San Isidoro Cartagenan, Murtzia, jaio zen ~560an eta Sibilian (Sevilla) hil zen 636an. Sibiliako artzapezpikua izan zen. Erdi Aroko erreferentzi obra nagusietakoa den Etimologiak entziklopedia tematikoa idatzi zuen. Toledoko kontzilioan buru izan zen (633), Bisigodoek arianismoa utzi eta eliz ofizialaren pean jartzea lortu zuen. 636ko apirilaren 4an hil zen, 1598an kanonizatu eta 1722an elizako doktore egin zuten.
Iturria: Harluxet/ Encarta