<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Amaiako Gotorlekua

Baskoien aurkako borrokan, Leovigildok Amaia hartu zuen, bertakoak hil eta ondasunak arpilatu zituen (571). Matxinada bat deuseztatu behar izan zuen 581ean. Ondoren Gaztela Zaharreko hiri garrantzitsua izan zen, 714an Tarik-ek menderatu zuen arte. 754an, Asturiasko Alfontso I.ren esku zegoen. Asturiarrek "Los Castillos" deitu zioten, arabiar eta baskoien arteko kuņa izateko gotortu zuten. Asturiasko Ordoņo I.ak baskoien kontrako gudutan bere erresumaren mendebaldeko marka finkatzeko jendeztatu egin zuen (850 - 866). Gaur egun, Amaia non zegoen ez dugu ezagutzen, baina, Burgos ipar-mendebaldeko lurretan dagoen izen bereko mendiak adierazten du inguru horretan izan zitekeela.

Iturria: Manex Goyhenetche / Enacarta