Euriko

Euriko, gutxi gorabehera, ~ 420an jaio zen eta 484an hil zen. Teodoriko I.aren semea eta Akitaniako Tolosan, bisigodoen erregea (466 - 484). Bere anaia Teodoriko II.a hil eta tronua lortu zuen. 

Erromatarrekiko hitzarmen guztiak hautsi eta lehen bisigodoen erresuma osatu zuen. Bere erresuma hedatu zuen Galian, Rodanotik Loiraraino, eta Iberiar penintsula osoan. Bisigodoen Euriko erregea Iruņea menperatzen saiatu zen (472). "Codex Euricianus" lege kodea promulgatu zuen, bisigodoen erreinu guztietan lege berbera aplikatzeko asmoz. 476an erromatarrekin bake ituna sinatu zuen; bertan, Galiako erregea zela aitortu zuten, Rodanotik Loiraraino eta Iberiar penintsulakoa ere. 484ko udazkenean hil zen modu naturalean. Bere semea Alariko II. izan zen ondorengoa.

Iturria: Elhuyar eta beste/