Katalina Medicikoa
Katalina Medicikoa Florentzian jaio zen 1519ko apirilaren 13an eta Blois-en hil 1589ko urtarrilaren 1ean. Lorentzo II.a Mediciren alaba. Frantziako Enrike II.a erregearekin ezkondu zen 1533an.
Bere seme Frantzisko II.a Alençonkoa koroatu zutenean (1559 - 60) erregeorde gisa gobernatu zuen Frantzian. Baina erregea bera bezain ahaltsu ziren beste bi bando aurkitu zituen: Guisetar etxeko katolikoak batetik eta, Nafarroako Enrike III.a buru zutela higanoteak bestetik. Biak aurrez aurre jarri eta ahultzeko asmoz, higanot-ekin batu zen Guisatarren kontra. Erlijio gerrak Euskal Herrian Amboiseko Hitzarmenarekin eten ziren (1560), baina, protestanteak hartzen ari ziren indarraz kezkaturik, Espainiarekin eta Guisetarrekin elkartu zen haien kontra.
Bere bigarren semea, Karlos IX.a koroatu zutenean (1560) katolikoen buru izan zedin konbentzitu zuen. Erregearen boterea indartzearren probintzietara bisitak egin zituzten eta haietako batean Felipe II.aren izenean zetorren Albako dukearekin elkarrizketatu ziren Baionan. Historiagile batzuen uztez bertan antolatu zen San Bartolome gaueko sarraskian amaituko zen altxamendua. Bai Karlos IX.aren erregealdian (1560 - 1574), eta bai bere hirugarren seme eta Frantziako errege Enrike III.aren erregealdian (1574 - 1589), bera izan zen Frantziako benetako gobernua menpean zuena, itzalean, erregeorde gisa beti ere.
Loturak: Nostradamus;
Iturria: Lur/