III. Albako dukea, Fernando Alvarez de Toledo
Fernando Alvarez de Toledo "Albako dukea", Piedrahita-n jaio zen 1508an eta Lisboan hil 1582an. Karlos V.aren armada buru izan zen Mühlberg-eko batailan (1547) eta Felipe II.arengan eragin handia izan zuen.
Napoliko erregeorde zelarik (1556), frantziarrak Italiatik egotzi eta Paulo IV.a aita santua menperatu zuen. Felipe II.aren eta Frantziako Elisabeth-en arteko ezkontza tratuan negoziaketaren arduraduna izan zen (1559). Flandesko gobernadore izan zen (1567 - 1573) eta Kalapiten tribunala sortu zuen, herriak "Odolaren tribunala" izena eman ziona. Tropa mantendu ahal izateko zerga gogorrak jarri zituen eta horrek Holanda eta Zelandako altxamendua eragin zituen. Haietan, Wilhelm Nasarko, Orange-ko printzea buru izan zen. Bere politika horrek porrot egin zuen eta kargutik kendu egin zuten. 1580an, Felipe II.ak aginduta, armada gidatu zuen Portugal okupatzeko. Portugalen bertan hil zen 1582an.
Loturak: Filips Montmorency-koa
Iturria: Elhuyar/ Lur