Karlos IX.a
Karlos IX.a Saint-Germain-en-Laye jaio zen 1550ko ekainaren 27an eta Vincennes-en hil 1574ko maiatzaren 30ean. Enrike II.aren eta Katalina de Mediciren semea, eta Francisco II.a anaiaren oinordekoa. Frantziako errege (1560-1574).
Katalina de Mediciren esanetara agindu zuen. Nahiz eta Colignitar bat aholkulari izendatu eta higanoteekin harremanak izan, San Bartolome gauaren sarraskia agindu zuen bere amaren eraginez (1572). Coligni eta kalbindar agintari ezagunak bizitza galdu zuten, baina, Nafarroako Enrike III.ak, Frantziako Enrike IV.a izango zena, protestantismoari uko eginez salbatu zuen bizia. Karlos IX.a 1574ko maiatzaren 30ean hil zen eta ondorengo erregea, bere anaia Enrike III.a Frantziakoa izango zen.
Loturak: Nostradamus;
Iturria: Elhuyar/ Lur