Enrike II.a Frantziakoa
Enrike II.a Saint-Germain-en-Laylen jaio zen 1519ko martxoaren 31n eta Parisen hil 1559ko uztailaren 10ean. Frantzisko I.aren eta Klaudia Frantziakoaren seme eta aitaren oinordeko. Frantziako errege (1547 - 1559).
Katalina Medicikoarekin ezkondu (1533) eta haren familiaren eragina izan zuen hasieran. Gero, ordea, Gisetarrei, Gaspard Colignyri eta bere maitale Diana Poitierskoari eman zien konfiantza, hurrenez hurren. Horien eraginez kalbindarren aurka lege gogorrak erabili zituen. Boulogne hartu zien ingelesei eta habsburgotarren aurka jardun zuen etengabe. Alemaniar printzeekin eta otomandarrekin Karlos V.aren kontra aritu zen Metz, Toul eta Verdungo hiriak hartu zituen (1552).
1557an, Napoliko Erregetza hartu nahi izan zuen. Horretan, Enrike II.a Albretekoa, Nafarroako erregea laguntzaile handia izan zuen; baina, Espainiako Felipe II.ak Enrike II.a garitu zuen San Quintinen (1557) eta Gravelinasen (1558); hortaz, ezin izan zuen Paris hartu. Gero, Calais-en ingelesak garaitu zituen (1558). Felipe II.aren aurka batailak galdu ondoren Cateau-Cambresiseko hitzarmena (1559) sinatu behar izan zuen. Horrekin Italiako lurrak hartzeari Frantziak uko egiten zion betiko. Torneo edo arma-lehiaketa batean zauritu eta hamar egunera hil zen. Bere semeak izango zuen oinordeko hurrenez hurren Frantzisko II.a Alençonkoa (1559-1560), Karlos IX. (1560-1574) eta Enrike III.(1574-1589).
Iturria: Elhuyar/ Lur