<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Guise-ko etxea

Guise-ko etxea Lorrenako (Lorrena bailara) etxeko adar gazteena izan zen. Lorraineko René II.aren seme zaharrenetik eratorria. Thiérache eskualdeko Guiseko konderria lortu zuen 1333an; 1527an, berriz, duke eta pare titulua eskuratu zuen Klaudiok.

Klaudio Lorrenekoa. Guiseko I. duke eta parea. Haren alaba, Eskoziako erregina, Maria Stuart-en ama izan zen.

Frantzisko I.a Guisako II. kondea. Klaudio Lorrainen semea.

Karlos Lorrenakoa: (Joinville, 1524 - Avignon, 1574), aurrekoaren anaia. Reimsko artzapezpikua izan zen (1538), eta Lorrenako bigarren kardinala (1550).

Enrike I.a, Guiseko III.a, Enperadorearen alde borrokatu zen, turkiarren kontra (1566) eta ondoren higanoteen kontra (Jarnac, Moncontour...).

Luis II.a (Dampierre, 1555 - Blois, 1588), Enrike I.aren anaia. Horren alde jokatu zuen sutsu, Enrike III.a Frantziako erregearen eta Enrike III.a Nafarroakoaren (gero Frantziako Enrike IV.aren) aurka. 1574an kardinal izendatu zuten, eta 1583an Reimsko artzapezpiku. Anaiarekin batera hil zuten.

Loturak: >Liga Saindua

Iturria: Lur Entziklopedia / Harluxet