Frantzisko II.a Alençonkoa
Frantzisko II.a Alençonkoa Fontainebleau-n jaio zen 1544ko urtarrilaren 19an eta Orleans-en hil 1560ko abenduaren 5ean. Katalina Medicci eta Enrike II.aren seme eta oinordeko, Frantziako errege (1559-1560).
Buru eta gorputz ahulekoa Maria Estuardorekin ezkondu zen. Aginpidea eskuratu zuenean bere emaztearen osabei, Guise familia, utzi zien aginpidea. Guisetarren indarra ahultzearekin antolatu zuten buruzagi protestanteek Amboiseko matxinada (1560). Erregealdi motz hartan ezin izan zituen erlijio-botere borrokak gelditu. Katolikoak Guisatarren gidaritzapean zeuden; protestanteak, berriz, Antonio Borboikoaren (Joana III. Albretekoaren senarra), Luis du Coide eta Colignytarren agindupean.
Iturria: Elhuyar/ Lur