<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Jaka   

 

K.a. II. mendean iritsi ziren erromatarrak: Marko Publio Caton (K.a. 192). Iaka, hiri baskoia zen erromatarren garaian, "iaccetanni" herriaren hiri nagusia. Erromatarren Inperioa suntsitu ondoren herri frankoen pean egon zen Jaka aldea. Gero, IX. medea arte arabiarrak egon ziren eta horiek egotzi ondoren lehenengo Aragoiko dukerria osatu zuen Aznar Galindez bertako buruzagiak (832). Lehenengo, Baskoniako dukerriaren pean; gero, Antso III.aren erregealdian, Nafarroako erresuma izan zen; eta hura hiltzean (1035), Aragoiko lehenengo hiriburua bihurtu zen. Alfontso I.a Borrokalariak, ordea, Zaragoza konkistatu eta bertara eraman zuen hiriburua (1118).

Jaca-k 1063ean jaso zuen Jacako Hiri-Forua, Aragoi eta Nafarroako Antso V. Ramirez-ek emana. XIII. mendean Jaka-ko hiriaren gainbehera hasi zen, Aragoiko erreinuaren gune nagusia Ebro aldera igaro zenean. XVII. mendean militarrak finkatu ziren bertan eta XX. mende hasieran eraitsi ziren harresiak. 1930eko abenduan, Jaka-ko kuarteletan zegoen militar talde batek Espainiako Bigarren Errepublika onartu eta kalera atera zen agintea eskuratzeko asmoan, baina huts egin zuten eta errenditu egin ziren hurrengo egunean.

Iturria: Lur

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)