<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Errepublika Espainola

Lehen Errepublika: 1873ko martxotik 1874ko urtarrilera. 1868ko iraultzak ekarritako krisiaren ondoren, eta Bigarren Gerra Karlista bete-betean jokatzen ari zela, Amadeo I.ak tronua utzi behar izan zuen. Kongresu eta Senatuak errepublika aldarrikatu zuten. Emilio Castelar izan zen lehendakari, Pi i Margall Gobernazio buru, eta horrek dimisio eman zuenean, Pavía jeneralaren estatu-kolpeak Lehen Errepublikari amaiera eman zion. Ondoren, Alfontso XII.a erregearen Berrezarkuntza etorri zen (1874 - 1885).

Bigarren Errepublika: 1931ko apirilaren 14tik 1939ko martxoaren 1a arte. Errepublikarrek udal-hauteskundeak irabazi ondoren, 1931ko apirilaren 12a, Alfontso XIII.ak atzerriratu egin behar izan zuen eta boterea Alcalá Zamora buru zuen behin-behineko gobernuaren esku utzi zuen. Errepublikaren garaia lau garaitan bana daiteke: 1.- Eratze aldia (1931ko apirila-abendua); 2.- errepublikazaleen eta sozialisten koalizio gobernua (1932 - 1933); 3.- erradikalen eta CEDAkoen bi urteko aldia (1934 - 1935); 4.- Herri Frontearen aldia (1936ko otsaila - 1939ko martxoa). 1936an Franko jeneralak estatu-kolpea jo zuen eta altxamendu faxistak Espainiako Gerra Zibila deitutakoari hasiera eman zion (1936 - 1939). Gerra ondoren, errepublika deuseztatu eta Frankoren diktadura hasi zen (1939 - 1975).

Loturak: >Agirre, Joxe Antonio; >Alejandro Lerroux; >Ramon Madariaga; >Amadeo Marko>Negrin Joan; >Queipo de Llano, Gonzalo; >Tarradellas, Josep;  >Zumarragako Biltzarra; >Errioxako eskaria;

Iturria: Elhuyar.