<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Erromatarren inperioa

Erromatarrak Euskal Herrira K.a 178an iritsi ziren Ebro ibaiaren barrena eta K.a. 56an Iparraldetik. K.a. 27an Erromako Senatuak Augusto izendatu zuen enperadore. Orduan, Inperioa, Italiako lurretara mugatzen zen, baina, hil zenean (K.o 14an) Erromako Inperioren kontrola aurreratua zegoen. Augustok, Trajanok... inperioa zabaldu egin zuten Mediterraneo itsasoko inguru osoan. Hispaniara iritsi zirenean bertan zeuden zeltiberiar, greziar eta feniziarrak garaitu zituzten eta Euskal lurraldeko iparraldean Novenpopulania probintzia sortu zuten.