<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Euskal Herriko mugak, Antso III. Nagusia (1004 -1035)
Argazkia handitu Iturria: Auñamendi Entziklopedia. |
Antso III.aren garaian izenpetutako 1016ko Adiskidetasun Itunean zehaztu ziren Gaztelako konderri eta Nafarroako erresumaren mugak. Garai berean ere aipatzen da Lapurdiko bizkonderria (1023), eta Lupo Antso I.a da Iruñar erregearen menpeko lehenengo bizkondea. Baskoniako dukerria eta euskaldunen erregeak partekatzen dute Zuberoako bizkonderria eta Gaskonia bera ere Nafarroako gortearen influentzian dabil. Kasik ehun urte geroago, 1117an, sinatu zen Támarako hitzarmena, Leon-Gaztelarekin hego-mendebaldeko mugak berresten zituena. |