Jaca-ko Hiri-Forua
1063an Aragoiko errege Antso Ramírezek, gero Nafarroako Antso V.a Ramirez izango zena, Jakari eman zion Hiri-Forua. Foru hori eredutzat hartuko zen Nafarroako erregeek emandako beste hainbat foruetarako, hala nola: Iruñea, Donostia, Lizarra...
Herri munizipioa oinarria duen foru berri horrekin hiritarrek hobekuntza handiak irabaziko dituzte: norbanako askatasuna, hiriaren bakea zaintzea, etxe barruren bortxa ezintasuna, jarauntsitako ondasunen zergarik gabeko salerosketa librerako eskubidea, agintariak hautatzea eta haiek Foruei men egitea, fidantza emanez gero ezin atxilotua izatea eta, herri-erakundeen lehenestea kanpoko justiziaren aurrean.
Iturria. Auñamendi