Aznar Galindez I.a (Azenari Galindones I.a)
Aznar Galindez 809an (?) jaio zen, ez dakigu non eta gutxi gorabehera 838an hil zen. Aragoiko kondea izan zen Baskonia-Akitaniako dukerriaren pean. Galindo Aznar Ribagorztako kondearen semea zen eta Aureolus kondearen ondorengoa izan zen.
812an, bere alaba Matronaren senarra Gartzia "Gaiztoa"-k konderria kendu egin zion. Meyá-ko kodizearen arabera, Azenari Galindones-ek Oneka Gartzes emaztetzat hartu zuen eta hiru seme-alaba izan zituzten: Zentzulo Azenariz, Galindo Azenariz eta Matrona Azenariz. Matrona hori, Gartzia "Gaiztoa"rekin (Galindo Belaskotenes eta Doņa Fakiloren semea) ezkondu zen. Baina San Joan egunean Belosta herriko bihitegi batean itxi zutelako haserre Gartziak Zentzulo Azenariz hil, emaztea utzi eta Eneko Aritzaren alaba batekin ezkondu eta horrekin eta arabiarrekin (Muzarekin) itzartuta Aznarren konderria eraso zuten.
Azenari Galindones Frantziara joan eta Karlomagnoren menean jarri zen; horrek, Cerdenya eta Urgell populatzeko agindua eman zion. 824ean Ludovico Piorekin sartu zen Iruņera, baina itzuleran, Eblo kondea eta baita bera ere Orreagan preso hartu zituen Eneko Aritzak. Garaileen senitartekoa zelako barkatu zitzaion bizitza. Urgel-en ehortzi zuten Aznar kondea eta bere semea Aznar Galindez II.a izango zen ondorengo Aragoiko kondea.
Iturria: Auņamendi Entziklopedia