Jaca

K.a. II. mendean iritsi ziren erromatarrak: Marko Publio Caton (K.a. 192). Iaka, hiri baskoia zen erromatarren garaian, "iaccetanni" herriaren hiri nagusia. Erromatarren Inperioa suntsitu ondoren herri frankoen pean egon zen Jaca aldea. Gero, IX. medea arte arabiarrak eta horiek egotzi ondoren lehenengo Aragoiko dukerria osatu zuen Aznar Galindez bertako buruzagiak (832). Lehenengo Baskoniako dukerriaren pean; gero, Antso III.aren erregealdian Nafarroako erresuma zen; eta hura hiltzean (1035), Aragoiko lehen hiriburua bihurtu zen. Alfontso I.a Borrokalariak, ordea, Zaragozara konkistatu eta bertara eraman zuen hiriburua (1118).

Jaca-k 1063ean jaso zuen Jacako Hiri-Forua, Aragoi eta Nafarroako Antso V. Ramirez-ek emana. XIII. mendean Jaca-ko hiriaren gainbehera hasi zen, Aragoiko erreinuaren gune nagusia Ebro aldera igaro zenean. XVII. mendean militarrak finkatu ziren bertan eta XX. mende hasieran eraitsi ziren harresiak. 1930eko abenduan, Jaca-ko kuarteletan zegoen militar talde batek Espainiako Bigarren Errepublika onartu eta kalera atera zen agintea eskuratzeko asmoan, baina huts egin zuten eta errenditu egin ziren hurrengo egunean.

Iturria: Lur