Pedro I.a Ankerra
Pedro I.a Burgosen jaio zen 1334an eta Montiel-en hil 1369an. Gaztela eta Leongo erregea (1350 - 1369). Alfontso XI.aren eta Maria Portugalgoaren semea. Lehenengo Blanka Borboikoarekin ezkondu zen (1353), eta gero, Maria de Padilla-rekin ezkondu ahal izateko, emaztea baztertu egin zuen.
Garai hartan Ingalaterra eta Frantzia Ehun Urteko Gerran ari ziren, eta Joan II. Onbera errege frantsesak hitzarmen bat egin zuen Pedro I.arekin. Hitzarmen horren arabera, gaztelarra, Joan II.aren alaba Blankarekin ezkondu zen. Aitonen seme nagusien indarra ahultzearren hirietako burgesiaren alde jokatu zuen, baina horrek gerra zibila piztu zen.
1353an aitonen seme nagusien matxinada krudelkeriaz zapaldu zuen eta bere ugazanaia Enrike II.a Trastamarakoak eragindako matxinada indarra hartu zuen geroago. Enrike II.a Gaztelako handiki askorekin Frantziara erbesteratu zen. Urte batzuk geroago, ordea, gerra piztu zen Aragoi eta Gaztelaren artean, eta Aragoiko erregea Enrikeren alde jarri zen. Enrikeren ugazanaia Pedro I.a Akitaniara erbesteratu behar izan zuen. Akitanian, berriz, Ingalaterrako Printze Beltzaren laguntza eta Nafarroako Karlos II.aren konplizitatea lortu zuen Libourneko Hitzarmenean (1366). Printze Beltzak Naiaran garaitu zuen Enrike II.a; baina, Frantziako Bertrand du Guesclin-en Konpainia Zuria Aragoiarren alde jokatu zuen eta Enrike II.a Trastamarakoak eta Aragoiko Pedro IV.ak Gaztelako Pedro I.a Ankerra Montielen, Ciudad Real, garaitu eta hil egin zuten (1369 III - 23).
Loturak: Tello Gaztelakoa;
Iturria: Elhuyar