Guesclin, Bertrand du
Bertrand du Guesclin La Motte-Broons-en jaio zen, Dinan ondoan, ~1320an eta Châteauneuf-de-Randon-en hil, Auvernia, 1380an. Frantziako kondestablea izan zen. Frantziako erregearen zerbitzuan arrakasta handia izan zuen, batez ere Karlos II.a konkistatzailea nafar erregearen aurka (Cocherel, 1364). Gaztelako Enrike II.a Trastamarakoari lagundu zion Gaztelako Pedro I.aren aurka. Almazan-eko (Soria) jaun titulua jaso zuen. Frantziara itzuli, kondestable izendatu eta ingelesen aurka aritu zen Ehun Urteko gerran.
Loturak: Konpainia Handiak;
Iturria: Harluxet