Eduardo, Printze Beltza
Eduardo printzea, Woodstock-en jaio zen 1330ean eta Westminster-en hil 1376an. Galesko printzea, Eduardo III.aren seme eta jaraunslea. Bere aita baino lehen hil zenez ez zuten erregetu. Bere burdinjantziaren kolore beltzetik datorkio printze beltza goitizena. Akitaniako duke izan zen (1362 - 1372). Kent-eko kondesa Joanarekin ezkondu zen (1361).
Ehun Urteko Gerran esku hartu zuen. Crecy-ko batailan (1346) eta Poitiers-koan gero (1356), frantsesen kontra borrokatu eta irabazi zien. Frantziako Joan II.a Onbera Poitiersen preso hartu eta Ingalaterrara eraman zuen. 1361an bere aita Eduardo III.ak Akitania eta Gaskoniaren gaineko eskumenak eman zizkion. Gaztelako gerra zibilean, Enrike Trastamarakoak bere ugazanaia Pedro I.a Ankerra garaitu eta Akitaniara erbesteratu zuenean, Pedro I.arekin Bizkaiko jaurgoa Akitaniari lotzea hitzartu zuen (1366) printze beltzak gaztelarrari laguntzearen truke eta Libourneko Itunak eman zion babesari esker Gaztelan sartu zen.
Printze Beltzak Enrike II.a Trastamarakoa menperatu zuen Naiaran (1367) eta Pedro I.ak Gaztelako koroa berreskuratu zuen. Baina gaztelarrak ez zuen bere hitza bete eta lehenengo Akitaniara eta gero Ingalaterrara itzuli zen, gaixorik eta Bizkaia eskuratu gabe. 1330eko ekainaren 15ean hil zen. Akitania eta Gaskoniako jaurgoak bere anaia Joan Gantekoa, Lankasterreko dukeak jarauntsi zituen.
Loturak: Rikardo II.a;
Iturria: Larrouse.