<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Agramondar leinua
Nafarroako erresumako famili noble, Mugaoste edo Nafarroa Beherekoa, XIII-XV. mende artekoa. agramondar: Bidaxuneko Agramonteko jauna zen agramondarren buruzagia. Beaumondarren kontrako liskarrek 1438ko gerra zibil bortitza piztu zuten. Nafarroako erresumako ondorengotza auzian zegoela, agramondarrek Joan II.a Trastamarakoaren alde egin zuten eta beaumondarrek, berriz, Karlos IV.a Bianako printzearen alde. Joan II.ak beaumondarrak garaitu zituen Lizarran eta Gorteak bildu eta bere seme Karlos eta bere alaba Blankaren kaltetan alaba Leonor I.a jaraunsle izendatu zuen. Leonor Joan Foixkoarekin zegoen ezkonduta eta Joan II.a hildakoan tronua eskuratu zuen. Jaraunspena bere semeari transmititu zionean, Foixko dinastiak hartu zuen Nafarroako erresumaren agintea, agramondarren eta beaumondarren anaia-arteko borroka areagotuz. Etengabeko gatazka horien ondorioz, Nafarroa Garaiak indarra galdu zuen eta Gaztelako Fernando II.ak, beaumondarren laguntzarekin eta agramondarren kontra, Nafarroa Garaia eta Beherea inbaditu ahal izan zuen (1512).
Bibiano Agramont: 1203an, Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregearen basailua egin zen.
Felipe ( ? - 1450): Nafarroako bandoen arteko gerraren hasieran agramondarren buruzagi izan zen.
Pedro: Feliperen semea, Joan II.a Trastamarakoaren aldekoa, Karlos IV.a Bianako printzea preso hartu zuen (1452).
Loturak: >Alfontso Aragoikoa; Pierres Azkoiengoa;
Iturria: Elhuyar