|
|
||
|
puntubi.com |
|
|
>Beaumont, Luis Leringo II. kondea |
|
||
Luis, Beaumont leinukoa, ez dakigu noiz jaio zen eta 1508an hil zen. Leringo II. kondea eta Nafarroako kondestablea izan zen. Luis Beaumont Leringo I.go kondearen semea. Nafarroako Joan II.ak kondestable titulua kendu zion. Karlos IV.a Bianako printzea hil ondoren (1461), Foix etxearen aginduetara jarri zen; Gaston IV.a Foixkoaren izenean Iruņea hartu zuen (1468). Foix eta Nafarroako etxeek lortutako akordioa ez zuen onartu. Iruņea berreskuratu nahian Pedro mariskala hilarazi zuen (1471); Leonor I. Nafarroakoa eta Gaston Foixkoarekin zituen harremanak hautsi egin ziren. Mendigorria setiatu eta suntsitu egin zuen. Fernando II.a Katolikoarekin aliatu zen (1475). Frantzisko I.a Febo tronura igo zenean (1479) bakea sinatu zen, kondeak Biana eta Iruņea berreskuratu zituen. Baina Nafarroako Felipe mariskala hil egin zuen (1480) eta liskarrak areagotu egin ziren. Nafarroako ondorengotza-gerra amaitu zenean bakea sinatu zuten (1481), baina Katalina I. erregetu zutenean Leringo II. kondeak, berriz ere, armak hartu zituen. Ondasunak bahitu zitzaizkion 1494an eta 1498an. Lerinen eta Larragan gerra galdu zuen eta erresumatik egotzi zuten Zesar Borgiaren osteek (1507). Fernando II.a Katoliko edo Faltsarioak, garai batean laguntza eskaini ziola eskertuz, Granadan lur batzuk eman eta Huescako markes izendatu zuen. Luis Beaumontekoak leinua Errege Faltsarioaren menpe jartzerakoan Nafarroako konkistarako bidea ireki zuen. Bere semea Beaumonteko Luis, Leringo III. kondeak izan zen ondorengoa. Loturak: Sevillako ituna; Iturria: Elhuyar/ Lur Entziklopedia/ Manex Goyhenetche |
||
|
5.- Bidali informazioa |
|||
|
|