Joan Foixkoa
Joan Foix-koa 1447an jaio zen eta 1500ean hil zen. Leonor I.a Nafarroakoaren eta Gaston IV. Foixkoaren semea. Narbonako bizkondea izan zen. Frantziako Luis XII.aren arreba Maria Orlčansekoarekin ezkondu zen.
Bere iloba Frantzisko Feboren ondorengotza hartu nahi izan zuen eta bere burua Nafarroako errege izendatu ondoren, enbaxadoreak bidali zituen Gaztelara (1483). Parisko parlamentuak erregegaiaren kontrako erabakia hartu zuen; Joan aita santuarengana jo zuen eta ezkontza bidez erregetza lortzeko planak egin zituen, baina ez zituen lortu (1493). Bere alaba Germana, Fernando Katolikoaren bigarren emaztea izan zen.
Iturria: Elhuyar