Gaston (V.) Foix, Bianako printzea
Gaston, 1444an jaio eta Libournen hil zen 1470an. Nafarroako Leonor I.aren eta Gaston IV.a Foixk eta Castelboko-aren semea. Frantziako Luis XI.aren arreba Madalenarekin ezkondu zen (Bordele, 1462 - III - 7). Castelboko bizkondea zen eta 1466an Bianako printze titulua eman zioten.
Joan II.a Trastamarakoak Nafarroako ondorengoa izendatu zuen Gaston, bere guraso Leonor I.a eta Gaston IV.aren ordez (1469); baina, gurasoak baino lehenago hil zenez ez zen karguaz jabetu. Bere gurasoak izendapenaren aurka jarri ziren, Frantziako erregea berriz, alde. Zaldun torneo baten jasandako zauriak gaiztotuta hil zen, 1470eko azaroaren 18an. Ondorioz, Joan II.ak Leonor eta Gastonekin hitzarmena sinatu behar izan zuen (Erriberri, 1471ko maiatza). Bi seme-alaba izan zituen: Frantzisko Febo, Nafarroako erregea eta Katalina, Nafarroako erregina izango zirenak.
Iturria: Elhuyar/ Lur