<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Agramondar eta Beaumondarrak

anaia arteko borrokak

Nafarroako erreinuaren oinordetza eskuratzeko anaiarteko borroka latzak gertatu ziren Euskal Herria osoan. Agramondar eta Beaumondar familien artekoak batetik, eta Oinaztar eta Ganboar bestetik, Ahaide Nagusien artekoak. Ekonomia eta sozial kontrolaren nagusitasuna jokoan, burdinolak, errotak eta bidesariak borrokatzen zituzten.  

1203.an Bibiano II.a, Agramot-eko jauna, Antso VII.a Azkarra Nafarroako erregearen basailoa egin zen. Gerrarako eta bakerako zin egin zuten biek. Bibiano bera eta bere ondorengo guztiek erregeak agindutako munduko jende guztiaren kontra borrokatuko zuten edo, bestela, traidoretzat hartuta, ez zuten salbaziorik izango munduko inongo bazterrean, ez bere eskutik ez besterengandik. Bibianok kalte egingo balio Nafarroako erregearen basailoren bati, bai kuriak bai erregearen beraren gorteak agindutako legearen pean jarriko litzateke. Erregeak, berriz, Bibiano defendatzeko zin egin zuen, munduko jende guztiaren kontra. Bibianok Nafarroako erregearen bandera paratuko zuen Agramondeko gazteluan, haren menpekoaren seinale. Beste hogeita zazpi zaldun zin egin zuten Bibianorekin batera, Gurutze eta Liburuaren gainean itunaren betetzea bermatzeko.

Bidaxuneko Agramondeko jauna zen agramondarren buruzagia. Beaumondarren kontrako liskarrek 1438ko gerra zibil bortitza piztu zuten. Nafarroako erresumako ondorengotza auzian zegoela agramondarrek Joan II.a Trastamarakoaren alde egin zuten eta beaumondarrek, berriz Karlos IV.a Bianako printzearen alde. Joan II.ak beaumondarrak garaitu zituen Lizarran, eta Gorteak bildu eta bere seme Karlos eta bere alaba Blankaren kaltetan alaba Leonor I.a jaraunsle izendatu zuen. Leonor I.a Nafarroakoa Gaston IV.a Foixkoarekin zegoen ezkonduta eta Joan II.a hildakoan tronua eskuratu zuten. Jaraunspena bere seme Gaston Bianako printzeari transmititu zion, baina erregetu aurretik hil zenez Frantzisko I.a Febo izan zen Nafarroako hurrengo erregea. Horrela, Foixko dinastiak hartu zuen Nafarroako erresumaren agintea, agramondarren eta beaumondarren  arteko liskarrak areagotuz. Etengabeko gatazka horien ondorioz, Nafarroa Garaiak indarra galdu zuen eta Fernando II.a Inkisiziokoak, beaumondarren laguntzarekin eta agramondarren kontra, bereganatu ahal izan zuen 1512an.

Beaumondarren linaiak Karlos Beaumondekoa du iturburu eta bere seme maiorazkoa Luis Beaumondekoa Nafarroako Kondestable titulua izan zuen; eta Nafarroako Joanarekin ezkontzearen ondorioz, (Joana, Karlos III.aren sasi-alaba) "Leringo konde" titulua eskuratu zuen. Gaztelako-kapitain Maulen, "Berterretxen kanthoria" bertsoetan izen horrekin azaltzen da. Emandako hitzari uko egin eta Berterretxeko jauna hil zuen Larraulen, zalantzarik gabe Agramondarra zena.

Denbora luzean Juan II.a Trastamara Aragoikoaren alde aritu ondoren, Karlos IV.a Bianako printzearen zerbitzura jarri zen. Bere anaia, Joan Beaumontekoa zenbait tituluen jabe zen: Santa Kara eta Kastejoneko jauna, Behorleguy-ko baroia, Arberoueko kondeorde, Orden hospitalariako priore eta Nafarroan San Joan de Jerusalengo militarra, Bianako printzearen kapitain jenerala eta Nafarroako kantzilerra (1439-1459). Bianako Printzearen eskuzabaltasunari esker honakotan zituen (feudo) lurrak: Tutera, Ribaforada, Fustiñana, Buñuel, Calchetas, Milagro, eta Korella . Era berean errentak biltzen zituen: Tabar, San Vicente, Tiebas, Olatz, Beriain, Espartza, Leache, Otano, Zulueta, Torres, Zabalegi, Loza, Olcos, Orisoain eta Sansoain.

Agramondarrak, berriz, La Mulari Viellenaveko jauregia dute iturburu. Arreity edo Erreity ere deitua zenbait dokumentuetan. Euskal izenaren jatorrizko leku batetik “Erreiti”, Herri berri bat sortu zuten, “mota” batek defendatua XIII. mendearen hasieratik aurrera, Agramondarrek Nafarroako erregeak omendu zituzten.

Esan bezala, XIV. mendearen erdialdean Bidaxuneko Agramondarren gaztelua eraiki zuten, Nafarroako erregetzaren menpe jarrita. XV. mendearen bukaera aldean Arnaud-Raymond II. Agramondarra, (feudo) lurrak zeuzkan: Bergouey, Bidaxune, Escos, Came eta Sames, eta Bernard Agramontekoak Haux, Olhaïby, Chéraute, Bideren eta Berian. 1474ean Roger Agramondekoa (Bernarden jatorrikoa) Luis XI.arengandik Montrory-ko baronia jaso zuen, goi, erdi eta beheko justizi agintearekin.

Agramondarren etsai tradizionala Lux-eko jauna zen, Lurrak: Lantabat, Ostabat eta Ahaxe Nafarroa Beherean eta Atarratze Soulen. 1316an Amikuzeko Ordenantzak jarri ziren, anaia arteko borrokei amaiera jarri asmoz.  

Loturak: Laxage, Pedro;

Historia General del Pais Vasco “Goyhenetche/ Auñamendi Entziklopedia