Bizkaiko V. jauna, Haro-ko Diego Lopez II.a Gaiztoa
Haroko Diego Lopez II.a Gaiztoa Bizkaiko V. jauna izan zen (1170 - 1214). Bere aita, Bizkaiko III. jauna, Diego Lopez I.a zen. Hil artean Gaztelako Alfontso VII., Antso III., eta Alfontso VIII.aren zerbitzari leial izan zena.
Nafarroako Antso VII.a Azkarraren aurka lagundu zion Gaztelako Alfontso VIII.ari, Araba eta Gipuzkoako inbasioan. Gaztelaren menpe geratutako Naiara, Gipuzkoa, Errioxa, Bureba eta Burgos-ko gobernadore bihurtu zen. Gaztelako erret-alferez eta merino nagusia izan zen. Diego Lopez handiki garrantzitsua zen Gaztelan. Alfontso VIII.ak Ladron kondea, Gebara etxekoa, baztertu eta bere Harotarrei eman zizkon hartutako lurrak. Ohikoa zen garai hartan Gaztelako erregeak hartutako lurrak nobleei ematea eta hauek bere patrimonioari eranstea. Alarcos-ko eta Navas de Tolosako batailetan parte hartu zuen. Maria Manrike Lara-rekin ezkondu zen, eta bien semea Haroko Lope Diaz II.a, geroago Bizkaiko VI.a jauna izango zen. Ondoren, Bigarren ezkontza Toda Perez Azagrakoarekin izan zuen eta lau seme-alaba izan zituzten: Urraka, Maria, Mentzia eta Pedro. Diego eta Toda Naiarako Santa Maria Errege-elizan daude elkarren ondoan hilobiratuak.
Iturria: Elhuyar/ "La voluntaria konkista" Tomás Urzainki Mina